2020/01/08 - 2020/01/10 19:00

Antzerkia

Ene ba! antzezlana Saroben

Ene ba! antzezlana Saroben
Sarobe Arte Eszeniko Gunea, Urnieta

Txalo konpainiaren eskutik, Ene ba! helduentzeko antzezlana izango da ikusgai. Aktore lanetan jardungo dira Asier Sota, Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Joxe Kruz Gurrutxaga eta Alazne Etxeberria. Zuzendaria Begoña Bilbao da.

Sinopsia
Gure protagonistak aita izan behar du lehen aldiz. Aitatasuna ospatze aldera, bere arrebarekin eta koinatuaren etxean afalduko du, familiako beste lagun batekin batera. Ana, bere bikote eta ama‐gaia, berandu iritsiko da afarira. Afaltzen hasi baino lehen, ama zain daudela, aitatasunak sortzen dituen poztasun eta aldarte onak izango dituzte hizpide, ume jaio‐berriari jarri behar dioten izena aditzera emango duen arte. Egundoko kalapita sortuko du izen berak eta eztabaidaren suak bildutakoak erreko ditu, etxeko giroa erabat gaiztotu arte… Ene bada! Trumoi hotsak eta txinpartak, baina guztia umore ikuspegi batetik atonduta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!