“Merkatariei deia luzatu nahi diegu, herriak behar dituelako”

Jon Ander Ubeda 2020ko urt. 13a, 11:00

Urnietako EH Bilduk merkataritzari zuzendutako bilera deitu du, gaurko. De Miguel EH Bilduko bozeramaileak bileraren nondik norakoak azaldu dizkio Aiurri astekariari: “Merkatariei deia luzatu nahi diogu, herriak behar dituelako. Udalaren aldetik dauden baliabideak azaldu nahi dizkiegu, alor horretan zein teknikari dauden aurkeztu eta baita nola lan egin daitekeen hausnartu ere”.

Errealitatea zein den ikusi eta merkatariak talde bezala berpizteko babesa eskaini nahi dietela dio. Bileraren beste helburuetakoa entzutea dela erantsi du. De Miguelek esperientzia badu, bere ibilbide profesionalean akademia baten arduraduna baita. Analisia egina duela dio: “Bileran ekarpenak egingo ditugu, analisia egin baitugu. Uste dugu Udalak ere zer egina baduela. Udalak bere aldetik egiten badu, merkatariak bere aldetik egiten badu, denak elkartuz gero... ea Beterri-Buruntza eskualde mailan egiten diren dinamizazio lan horietan Urnieta sartzea lortzen dugun”.

Gaurko bilera Lekaion izango da, iluntzeko 20:00tan hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!