"Tsunami", Egapexouren antzezlana

Xabier Lasa 2020ko urt. 14a, 12:51

Joxe Mari Berasategik zuzenduta, Egape ikastolan antzerkigintza jorratzen duten taldeek ez dakite geldirik egoten, eta azken hilabeetan prestatu dituzten bi antzezlan berri eskainiko dituzte urtarrilean zehar.

"Tsunami", urtarrilaren 18an Saroben

Antzerki eskolako lau taldeek, hots, ikasleen hiru taldeek gehi bi gurasoek eta DBHko bi ikasleek osatzen duten taldeak, lauek elkarrekin Tsunami antezlana eskainiko dute Saroben, larunbat honetan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Urnietako herritarrrei begira antolatu dute emanaldia. Antzezlana 0tik 99 urte bitartekoentzat egokia dela adierazi dute. Doan izango da sarrera.

Bestetik, Elaia Marruedo, Liam San Jose, Olatz Iturzaeta eta Vanesa Sanchez osatutako laukoteak AEK euskaltegian Bururnieta antzezlana taularatuko du. Aldaketarik ezean, datorren urtarrilaren 28an.

 
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!