Kantujira eta bazkaria Urnietan, Kantazaun taldearen eskutik

Jon Ander Ubeda 2020ko urt. 16a, 13:31

Urnietako Kantazaun kantuzaleen taldeak hilero antolatu ohi duen kantu kalejira, eta otsailaren 1ekoa berezia izango dela iragarri dute. Egun osoko ekitaldia izango da.

Kantazaun taldeko kideek egun osoa kantuan eman nahi dute, eta horretarako bazkaria antolatu dute. Hauxe da hurrengo otsailaren 1erako antolatu duten egitaraua:

Otsailak 1, larunbata

  • 12:00 Kantujira, kalez kale.
  • 14:30 Bazkaria Lekaio Kultur Etxean. Menua: Entsalada mistoa, paella, postrea eta kafea. 23 euroko prezioa. Txartelak salgai izango dira urtarrilaren 23tik 28ra Bikain kafetegian, arratsaldeko 17:00tik 19:00ra.
  • Bazkalostean, Lurdes Iriondo eta Xabier Lete oroituz kantuan arituko dira.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!