Aparkalekuak ezingo dira erabili dorre elektrikoa aldatzeko lanek iraun bitartean

Aiurri 2020ko ots. 7a, 16:08

Eteneta eta San Juan lotuko dituen igogailuaren ondoko dorre elektrikoa aldatu egingo da, oraingoa kenduz eta berri bat jarriz. Lan horiek astelehenean hasiko dira eta 3 aste inguru iraungo dute. Epe horretan ezingo dira erabili eremu horretan dauden aparkalekuak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!