2020ko Martxoak 8

Martxoaren 8arekin bat eginik, elkarretaratzea Urnietan

Aiurri 2020ko mar. 6a, 10:00
Iazko elkarretaratzea San Juan plazan. AIURRI

Urnietako Udalak bilkura isila deitu du San Juan plazan, eguerdiko hamabietan hasita.

Urnietako Udalak EUDELen proposamenarekin bat egin du. Besteak beste, zera adierazten da bertan: "Emakumeen borroken garaia ez da amaitu. Mundu osoan eta gure tokiko komunitateetan oraindik ere emakumeenganako bereizkeriak eta ezberdintasunak daude, emakume izate hutsagatik. Bereizkeria hori beste batzuekin gurutzatzen da: klase, etnia, adina, kultura, sinesmenak, migrazio-estatusa, sexu-orientazioa, genero-identitatea edo gaitasunak, besteak beste".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!