Udaltzaingoa eta Ertzaintza kontrolak ezartzen ari dira

Jon Ander Ubeda 2020ko mar. 19a, 14:06
Kontrola Idiazabal kalean

Urnietarren gehiengoa arduraz jokatzen ari da, ezarritako prebentzioa neurriei men eginez eta horiek errespetatuz. Hala ere, zenbaitek zuhurtziagabekeriaz jokatzen jarraitzen du, neurriei jaramonik egin gabe.

“Urnietako Udaltzaingoak jokabide desegokiekin identifikatu duen gutxiengo horri ohartarazpena egin dio, baina hemendik aurrera, neurri murriztaileak betetzen ez dituzten pertsonak zigortuko ditu, guztion osasuna baitago jokoan. Ertzaintza ere kontrolak egiten ari da Urnietako Udaltzaingoarekin batera, neurri horiek betetzen direla bermatzeko”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!