Jendaurreko lana egiten duten herriko komertzioetan autobabeserako materiala banatu da

Aiurri 2020ko mar. 25a, 10:07

Urnietako udalak herritarrek eta komertzioetako langileen segurtasuna bermatu nahi izan du neurri honekin.

Herriko komertzioetan lana egiten duten pertsonak babesteko, eta era berean, denda horietara erostera joaten diren herritarren segurtasuna bermatzen saiatzeko, autobabeserako materiala banatu zuen atzo Urnietako Udalak herriko komertzioetan: hala nola, dendetan, farmazietan, banketxeetan eta okindegietan.

Koronabirusa gainditzeko ezinbestekoa da prebentzio neurri egokiak hartzea eta ezarritako neurriak betetzea. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!