Urnietako Udalak egokitze lanetan jarraitzen du

Aiurri 2020ko mar. 31a, 11:03

Alarma egoera ezarri zenetik, Urnietako Udalak bere esku dituen baliabideak erabili ditu herritarren beharrei erantzuteko. Horretarako baina, barne-antolaketa eta lan dinamika aldatu behar izan ditu Koronabirusaren hedapena eteteko eta prebentzio neuriak errespetatzeko.

Harremana telefonoz edo erregistro elektroniko bidez

Udal eraikinak itxita daude, baina modu telematikoan jar daitezke herritarrak udaleko sail ezberdinekin harremanetan. Ondorengoak dira kontakturako telefonoak:

  • Bertan 943 00 80 00: gai orokorrei buruzko kontsultak egiteko.
  • Udaltzaingoa 943 00 80 90: segurtasun gaiekin loturiko kontsultak egiteko.
  • Kontuhartzailetza 943 00 42 24: gai fiskalekin lotura duten kontsultak egiteko.
  • Gizarte Zerbitzuak 943 00 83 49: behar sozialei buruzko kontsultak egiteko.

Udaleko langileek etxetik egingo dute lan, salbuespenetan izan ezik Udaltzaingoa, gizarte gerbitzuak, Bertan, garbiketa zerbitzuak, hilerria, etxez-etxeko laguntza zerbitzua, hondakinen bilketa, uraren hornidura eta saneamendua, argiteria publikoa, informatika zerbitzua, bide eta espazio publikoetan larrialdiak artatzeko mantentze-zerbitzuak eta komunikazioa.

Informazioa herritarren eskura

Ez-ohiko egoera berezi hau dela eta, Urnietako Udalak neurriak hartu behar izan ditu. Erabaki horien guztien berri herritarrei ahalik eta modurik garden eta azkarrenean emateko, komunikazioari garrantzi berezia eman dio eskura dituen baliabideak erabilita:

  • Webgunea
  • APP
  • Sare sozialak: Twitter eta Facebook

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!