San Markos Mankomunitateko Garbiguneak ireki dituzte

Aiurri 2020ko mai. 6a, 10:00

San Markos Mankomunitateko Garbiguneak ireki zituzte atzo. Herritarrentzat irekita dauden Garbiguneetatik, Hernanikoa da Urnietatik gertuen dagoena. Beraz, altzariak, etxetresna elektrikoak, kotxeen gurpilak, pintura jostailuak, egurra, inausketako hondakinak edo metalak bota behar dituenak hara joateko aukera du.,

Hauexek dira dira Hernaniko Garbigunearen ordutegiak:

Arrunta (irailak 16 – ekainak 14):

  • Astelehenetik –ostiralera: 9:30tatik 13:00tara eta 15:30etatik 18:30tara
  • Larunbatetan: 9:30tatik 13:30tara eta 15:30tatik 17:50tara
  • Igande eta jaiegunetan: itxita

Udakoa (ekainak 15 – irailak 15)

  • Astelehenetik ostiralera: 9:30tatik 14:00tara
  • Larunbatetan: 9:30tatik 13:30tara
  • Igande eta jaiegunetan: itxita

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!