Urnietan betidanik indartsuki ospatu izan da San Isidro eguna, baserritarren eguna. San Migel elizan mezak bete izan du jai egitarauaren lehen zatia, lur-eremuen bedeinkazioak eta uzta onaren aldeko erreguen erritu erlijiosoak, alegia. Kutsu zibila eduki du bigarren zatiak, eta batik bat hamaiketakoak, bertso saioak eta bazkariak egin izan dira azken urtetan. Nolanahi ere, zenbait urtetan beste zenbait ekitaldi ere erantsi dira egunera, txistularien zein abesbatzen emanaldiak esate batera.
Aurten osasun krisialdiak ospakizuna galarazi egin badu ere, urtetan atzera egin dugu, eta gogoan hartu ditugu zenbait ekitaldi, bertso saioak eta txistularien eta abesbatzaren emanaldiak hain zuzen. Hona zenbait urtetako ekitaldien kronika, argazki sorta eta bideoak.
2018an, Beñat Gaztelumendi eta Agin Laburu bertsotan aritu ziren, Buruntzaldeko txistularien kale jira eta Araoz Abesbatzaren emanaldia, argazkietan:
Urte berean txistularien topaketa izan zen, Txanbolin Txistulari Bandak antolatuta eta Euskal Herriko Txistulari Elkartearen babesarekin.
Araoz abesbatzak ere emanaldia eskaini zuen, San Migel elizan:
2013an, Beñat Gaztelumendi eta Patxi Etxeberriaren bertso saioa:
2012an, Patxi Etxeberria eta Imanol Lazkanoren bertso saioa: