Bertan herritarren arretarako zerbitzua, berriro ere zabalik

Aiurri 2020ko mai. 21a, 12:30

Astelehenaz geroztik zabalik dago Udal zerbitzua, arreta jasotzeko txanda aldez aurretik hartuta.

Zerbitzu mugatua izango da, eta herritarrei ezinbesteko kasuetan soilik joatea gomendatzen zaie, berezibiko garrantzia ez duten kontuetarako modu telematikoa lehenetsiz.

Segurtasun neurriak

  • Aurretiko hitzorduarekin soilik artatuko dira herritarrak.
  • Etxetik boligrafoa eramatea gomendatzen da.
  • Eskuak garbitzeko hidrogela egongo da.
  • Kristalezko manparak jarri dira udal langileak eta herritarrak babesteko.
  • Herritarrek banaka sartu beharko dute arreta bulegora.
  • Hitzordua duten herritarrek kanpoan itxaron beharko dute udal langileek deitu arte.
  • Hizorduen artean aulkiak eta inguruko eremua desinfektatuko dira.
  • Ordainketak egin behar diren kasuetan txartelarekin ordaintzea lehenetsiko da.

Hitzordua hartzeko

  • Ordutegia: 08:30-13:30.
  • Telefonoa: 943 03 43 00.
  • Eposta: urnietakoudala@urnieta.eus helbidera idatzita, 09:30-14:00 bitartean.

Udaltzaingoa, Gizarte Zerbitzuak eta Artxiboa

  • Udaltzaingoaren kasuan salaketak hartzeko ahalbidetu da, aurretik 943 00 80 90 telefonora deituta.
  • Gizarte Zerbitzuen eta Artxiboaren kasuan, ohiko zerbitzuetarako aukera ahalbidetu da, betiko telefonoetara deituta.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!