Adarramendira ibilgailuan gerturatzen diren mendizaleek errepidean jarritako seinaleak errespetatu beharko dituzte

Aiurri 2020ko mai. 30a, 08:31

Fase berrian sartuta eta eguraldia lagun, dozenaka mendizale Xoxokara eta Besabira gerturatzen ari dira. Udaltzaingoak seinale bereziak jarri ditu, non aparkatu behar ez zen argi zehazten dutenak.

Iazko Eguberrietan Ertzaintza isunak jartzen hasi zen, gidari askok nonahi uzten zuelako ibilgailua. Udalak urtearen hasierarako neurriak hartuko zituela iragarri zuen, besteak beste, seinalitika mailako neurriak hartuta. Konfinamendua amaituta, mendizale asko Adarramendira gerturatzen ari dira eta berriro ere Xoxoka eta Besabi aldean pilaketak eta jokabide zatarrak errepikatzen ari dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!