Igerilekurik gabeko uda Urnietan

Aiurri 2020ko eka. 5a, 07:57

Udalak aurtengo udan igerileku zerbitzurik ez eskaintzea erabaki du, herritarren segurtasuna lehenetsiz: “Urnietako igerilekuaren izaera ludikoa dela eta, eta herritarren segurtasuna bermatzeko Gobernuak emandako neurriak aztertuta, ia ezinezkoa da 2 metroko gutxieneko distantzia bermatzea, batez ere igerilekuko ontziaren barruan”.

Kiroldegiko martxoa-iraila bitarteko kuotaren zatia

Kontuan izanik kiroldegia itxita egon dela alarma-egoera deklaratu zenetik, bazkideei epe horren zati proportzionala itzultzea erabaki du Udalak: “Gainera, jakinda urnietar batzuk igerileku-denboraldiari begira bazkide txartela ateratzen dutela, martxoaren 14tik irailaren 14ra arte doan epealdiko kopurua ere itzuliko da igerileku-zerbitzua ez ematea konpentsatzeko”.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!