Udaleku irekiak Urnietan, "familien kontziliazioa kontuan hartuta"

Aiurri 2020ko eka. 11a, 08:00

Koronabirusak gizarte bizitza erabat baldintzatu badu ere, pixkanaka ohiko jardueretara itzultzeko ahalegina nabari da. Urnietako Udalak udaleku irekiak antolatuko dituela iragarri du, gurasoen kontziliazioa kontuan harturik.

Urnietako Udalak unean uneko egoerara egokitzeko ahaleginak egin ditu, eta uztailera begira udalekuen ordezko aisialdi jarduera antolatu du. Zaintzari loturikoak direla azaldu dute, ohar bidez: “Urnietako Udalak zaintzara bideraturiko Udalekuak antolatuko ditu aurtengo udari begira, familia askok kontziliaziorako dituzten arazoei erantzuna eman asmoz”.

Haurren gogoko jarduerak burutzen ahaleginduko direla erantsi dute, ohar berean: “Udalekuen planteamendua desberdina izanagatik umeek atsegin dituzten aisialdi ekintza desberdinak garatzen saiatuko gara, betiere, momentuan momentuko egoera aintzat hartuta eta segurtasun eta prebentzio neurriak errespetatuta. Arrazoi horrengatik, 7-9 haurrez osaturiko taldeak sortuko dira eta multzoak eraikin desberdinetan kokatuko dira”. 2009 eta 2014 urteen artean jaiotako eskaintza izango da. Talde bakoitzeko adin nagusiko pertsona bana arituko da begirale lanetan.

Eskaintzeko aukera dagoen kopurua baina eskaera handiagoa jasoz gero, aukeraketa zozketa bidez egingo da. Baina, aldiz, “Urnietako haurrekin plaza guztiak beteko ez balira herrian erroldatu gabekoek ere parte hartzeko aukera izango lukete”. Lehentasuna herrian erroldatuta dauden haurrak izango du, hasiera batean.

Eskaintza

  • Epealdia: Ekainak 29-Uztailak 24.
  • Ordutegia: 10:00-13:00.
  • Haurrak: 2009-2014 urte bitartean jaiotakoak.
  • Taldeak: 7-9 haurrez osaturikoak.

Izen-ematea, presentzialki

  • Egunak: Ekainak 10-16.
  • Tokia: Gazte Informazio Puntua.
  • Ordutegia: 09:30-13:00.
  • Informazioa: 943 33 39 73 / 943 00 80 33.

Izen-ematea, telematikoki

  • Webgunea: Urnieta.eus

Osagarria:

  • Zaintza zerbitzua: Aukerazkoa.
  • Ordutegia: 08:30-13:30.
  • Prezioa:
  • Arrunta: 116,29 euro
  • Bi anai-arreben kasuan: 102,61 euro
  • Hiru anai-arreben kasuan: 92,35 euro
  • Zaintza zerbitzuaren prezioak: 30 minutu: 20,52 euro / 60 minutu: 33,80 euro / 90 minutu: 39,84 euro / 120 minutu: 43,46 euro.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!