Urnietako Udal musika eskolan izena emateko epea zabalik dago

Aiurri 2020ko eka. 12a, 09:03

2020-2021 ikasturterako matrikulazioa egiteko epea datorren ekainaren 17ra arte egongo da zabalik.

Lourdes Iriondo Musika Eskolan zabalik dago matrikulazioa egiteko epea. Internet bidez egin beharko da izen-ematea, hori bai: "Koronabirusa dela eta bizi dugun egoeraren ondorioz, interesa dutenek online bidez gauzatu beharko dute izen ematea. Horretarako, Udalaren webgunean edo APP-an sartu, bertan topatuko duten izen emate orria bete eta lourdesiriondo@urnieta.eus helbidera emaila bidali beharko dute".

Informazio osagarria emateko telefono zenbakia eskura jarri dute: 943 00 80 33. Arretarako ordutegia honakoa izango da: Astelehenetik ostiralera, goizeko 08:00tan hasi eta eguerdiko 14:00ak arte.

Izena emateko astea igarota, hilabetearen amaieran jakinaraziko dute ikaslea onartua izan den ala ez.

Eskaintza zabala

Musika tailerra: 4, 5 eta 6 urtekoentzat saioak. Musika eta mugimenduaren bidez kantua, entzumen-heziketa, erritmoa eta musika-grafia lantzen dira. 45 minutuko 2 saio astean.

Musika hizkuntza: Partitura irakurri eta interpretatu ahal izateko beharrezko erraminta. Astean ordubeteko bi saio.

Espezialitateak: Pianoa, trikitixa, panderoa, biolina, klarinetea, saxofoia, tronpeta eta perkusioa. Ordu erdiko saio bat, astean.

Instrumentu taldeak: Instrumentua urte batez ikasi ondoren, ikasleek taldekako eskoletan parte hartzeko aukera izango dute.

 

Otsailean eta ekainean eskainiko diren bi kontzertuez gain, musika jarduera desberdinak egingo dira ikasturtean zehar.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!