Rebeka Ubera eta Ibai Iriarte EH Bilduko hautagariak Zubitxo plazan ziren, Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainaren baitan. "Zein herri nahi dugun gogoratu dugu eta haruntz hegan egiteko ilusioz, Txoria txori abestu dugu", adierazi dute EH Bildutik.

Izan ere, ekitaldiaren amaieran herriko Kantazaun taldean aritzen diren kantari ezberdinek mikrofonoa hartu zuten. Kantuz amaitu zen ekitaldia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!