Koronabirusa

Gaztelekuko jarduerak eta udalekuak bertan behera geratu dira Urnietan

Jon Ander Ubeda 2020ko uzt. 20a, 13:43
Artxiboko irudia

Urnietako Udalak, Osakidetzaren aholkuei jarraituz, bertan behera utzi ditu udako bi aisialdi jarduerak. Udalekuei dagokionez, uztailaren 24an amaitzekoa zen. Bost egunez aurreratu da amaiera.

Segurtasun eta prebentzio neurri guztiak hartuta, Urnietako udaleku irekiak ekainaren 29an abiatu ziren. Udalak zabaldutako oharraren arabera, “amaiera uztailaren 24an zegoen aurreikusita. Azkenean ordea, bukaera aurreratu egin behar izan da. Udalekuetan parte hartzen zuten umeen gurasoei zuzenean eman zaie abisua”.

Ordaindutakoaren zati bat itzuliko zaie gurasoei

Izen-emate epea ireki zenetik Udalak udalekuak bertan behera uzteko aukera kontutan hartu zuen eta horrexegatik erabiltzaileei zati baten itzulketa aurreikusten zuela jakinarazi zien. Udalak adierazi duenez, kuota osoaren zati dagokion zati proportzionala datozen egunetan itzuliko du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!