Onuradunek betekizun hauek bete beharko dituzte:
- Matrikula euskaltegiak ezarritako epearen barruan ordaintzea.
- Urnietan erroldatuta egotea, gutxienez sei hilabetez jarraian, diruz laguntzea eskatzen den ikastaroa amaitzen den datarako.
- Euskarazko ikastaroan gutxienez %80ko asistentzia egiaztatzea. Asistentzian egindako huts egiteak zuritzeko gaixotasun agiriak bakarrik onartuko dira.
- Aprobetxamendu ona izatea.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Eskaera orria.
- Eskatzailearen NANaren fotokopia.
- Beste dirulaguntzaren bat eskatu balu, horri buruzko aitorpena.
- Euskaltegiaren ziurtagiria, ikasleak izandako asistentzia, aprobetxamendua, ordaindutako matrikula eta abarrak jasoko dituena.
- Langabetuentzako dirulaguntza jasotzeko baldintza ikastaroaren matrikula egiten denetik dirulaguntzaren eskaera egin bitartean momenturen batean langabezian egotea da, eta bizitza laboralaren txostena aurkeztu beharko da.
Ikasleek jasoko duten dirulaguntza matrikularen %100 izango da gehienez langabetuentzako eta % 85 gehienez lanean ari direnentzako. Diruz laguntzeko gehienezko matrikularen kopurua 600 euro izango da urte eta ikasleko.