Udalak ofizial egin du ez direla aurtengoan Sanmielak ospatuko

Aiurri 2020ko ira. 10a, 07:48
Iazko txupinazoa bota zuen koadrila

Aurreikusten zen erabakia izan da, are gehiago azken asteetan ematen ari den positibo kasuak kontutan hartuta. Urnietako Udalak zabaldu duen oharrean "ulermena, zuhurtzia eta erantzukizuna eskatzen die urnietarrei, neurri horren helburua herritar guztien osasuna eta ongizatea zaintzea baita".

Hauxe da bere osotasunean Urnietako Udalak zabaldu duen mezua:

Urnietako Udalak jakinarazten du aurtengo San Miel jaiak ez ospatzeko erabakia hartu duela, Koronabirusaren ondorioz bizi dugun egoeragatik, eta ospakizunak bermeekin egiteko bete behar diren baldintza soziosanitarioak bermatzen ez direla kontuan hartuta.

Udalak herritarren osasuna erdigunean jartzen du, eta azken asteetan izandako kasuen gorakadak eta birusaren zabalpena ekiditeko hartu beharreko segurtasun neurriek bateraezina egiten dute jaiak ospatzea.

Erabaki hori Udalean ordezkaritza duten hiru alderdi politikoek babesten dute (EAJ, EH Bildu eta PSE-EE), eta aurretik ere adostu da Jai Batzordearekin, orain arte egindako bileretan. Udalak herritarren osasuna erdigunean jartzen du, eta azken asteetan izandako kasuen gorakadak eta birusaren zabalpena ekiditeko hartu beharreko segurtasun neurriek bateraezina egiten dute jaiak ospatzea. Erabaki tristea izan da, eta, jakina, ez da inork nahi duen egoera, baina jakin behar dugu urte desberdin baten aurrean gaudela eta egoera guztiz ezohikoa bizitzen ari garela. Hori dela eta, erabakia zuhurtasun eta segurtasun irizpideetan oinarrituta hartu da batez ere, gure bizilagunen osasuna bermatzeko.

Berriro ere erantzukizuna eskatzen dugu. Ildo horretan, hartutako erabakia errespetatzea espero dugu, eta ospakizun alternatiborik ez egitea.

Berriro ere erantzukizuna eskatzen dugu. Ildo horretan, hartutako erabakia errespetatzea espero dugu, eta ospakizun alternatiborik ez egitea. Ospakizun horiek arrisku larrian jarriko lukete guztion osasuna, horrelako ekintzek eragiten baitituzte kutsadura gehien. Une honetan, birusak lekurik ez irabaztea eta hedatzen ez jarraitzea da lehentasuna.

Ziur gaude guztion lankidetzarekin aurrera egingo dugula, eta datozen urteetan gure herriko jaiez gozatzeko aukera izango dugula. Jai giroan eta errespetuz ospatzen dira Urnietan San Miel jaiak, eta urtetik urtera gero eta ospe handiagoa hartzen ari dira, udalerriko elkarteek egiten duten etengabeko lanari esker.

Hurrengo urtean Miela ikusteko esperantzaz.

Erlazionatuak

Sanmielak16: Txupinazoa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016 urr 08 Urnieta

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!