Urnietako bertso eskolan izen-emate epea zabalik

Aiurri 2020ko ira. 10a, 12:52

Urnietako bertso eskolan izena emateko epea irailaren 30ra arte egonen da zabalik. Horretarako, bidali mezua korreoz edo telefonoaren bitartez.

Urnietako bertso eskola hasi dira 2020-2021 ikasturtea antolatzen. Irailaren 30ra  arte luzatuko da izen-emate epea. Deialdia Urnietako bertsozaleei zuzendu dute, adin guztietako herritarrek eman dezakete izena.

Aurrez-aurreko bertso eskola saioei urriko lehen astean emango zaie hasiera. Egungo egoera kontutan izanik segurtasun neurri guztiak bermatuta egongo dira.

Izena emateko bi modu daude:

  1. Ondorengo helbide elektronikora mezu bat bidaltzea urnietakobe@gmail.com
  2. 634 475 232 telefono zenbakira mezu bat bidaltzea.

Izena ematen dutenekin Urnietako Bertso Eskolako arduraduna jarriko da harremanetan taldeak antolatu eta ordutegiak zehazteko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!