Sarobeko ikastaroetan izena emateko epea zabalik

Aiurri 2020ko ira. 17a, 12:27

Helduen, eta haur eta gazteen ikastaroan izen emateko epea irailaren 20ra arte egonen da zabalik; udal antzerki tailerrean epea irailaren 30era arte izango da.

Urnietako Udalak ikastaroen eskaintza zabala prestatu du 2020-2021 ikasturterako, nahiz eta Koronabirusak baldintzaturiko egoera honetan segurtasun eta higiene neurri bereziekin izan. Harturiko neurrien artean, klaseen azken 10 minutuak erabilitako materiala eta aretoa garbitzeko baliatuko dira. Gainerako neurrien jarraibideak zehatz mehatz jakinaraziko zaizkie izena ematen duten pertsona guztiei.

Izena emateko baldintzak

Baldintzei dagokienean, urtero bezala, Urnietan erroldaturiko pertsonek lehentasuna izango dute. Sarobeko ikastaroetan Urnietan erroldaturikoek ere gutxiago ordaindu beharko dute. Beste horrenbeste gertatuko da Udal antzerki tailerrean ere.

Halaber, Sarobeko ikastaroetan %20ko hobaria izango dute Urnietan erroldaturiko familia ugariek, eta prezio murriztua izango dute Sarobekoetan 18 urtetik azpikoek, 65 urtetik gorakoek, ikasleek, gazte txartela dutenek eta langabezian daudenek.

Sarobe helduen ikastaroak

  • Yoga
  • Pilates
  • Gimnasia hipopresiboa
  • Bizkar eskola

Izena emateko azken eguna: irailak 20

Ikasturtearen hasiera eta amaiera: irailak 30 – ekainak 16

Izena emateko modua:

  • Saroben: astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00
  • 943 00 80 42 telefono zenbakira deituta
  • sarobe@urnieta.eus helbidera idatzita

Sarobe haur eta gazteen ikastaroak

  • Gazte Funky 

Izena emateko azken eguna: irailak 20

Ikasturtearen hasiera eta amaiera: irailak 30 – maiatzak 28

Izena emateko modua:

  • Saroben: astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00
  • 943 00 80 42 telefono zenbakira deituta
  • sarobe@urnieta.eus helbidera idatzita

Udal antzerki tailerra

Antzerki tailerra, antzerki muntaketa baten praktika batean murgiltzen da. Formakuntzak eta praktikak, egiazko esperientziatik, ikuskizuna plazaratzerako bidaia egingo dute eta ikasturtea estreinaldi batekin amaituko da.

Izena emateko azken eguna: irailak 30

Izena emateko modua:

  • Saroben: astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00
  • 943 00 80 42 telefono zenbakira deituta
  • sarobe@urnieta.eus helbidera idatzita
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!