Kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea zabalik

Aiurri 2020ko ira. 17a, 12:30

Kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea irailaren 20ra arte egonen da zabalik. Gehitu beharra dago, segurtasun neurri zorrotzak hartuko direla.

Urnietako Udalak ikastaroen eskaintza zabala prestatu du 2020-2021 ikasturterako, nahiz eta Koronabirusak baldintzaturiko egoera honetan segurtasun eta higiene neurri bereziekin izan. Harturiko neurrien artean, klaseen azken 10 minutuak erabilitako materiala eta aretoa garbitzeko baliatuko dira. Bestalde, kiroldegiko ikastaro batzuk pista balioaniztunean emango dira espazioak eta ordutegiak aintzat hartuta. Gainerako neurrien jarraibideak zehatz mehatz jakinaraziko zaizkie izena ematen duten pertsona guztiei.

Izena emateko baldintzak

Izen emateko baldintzei dagokienean, urtero bezala, Urnietan erroldaturiko pertsonek lehentasuna izango dute. Kiroldegiaren kasuan bazkideentzat prezioa baxuagoa izango da.

Halaber, Kiroldegiko ikastaroetan %20ko hobaria izango dute Urnietan erroldaturiko familia ugariek, eta prezio murriztua izango dute.

Ondorengoa da eraikin bakoitzean aukeran jarri den eskaintza argazkian ikastaro bakoitzaren egunak, ordutegiak eta prezioak zehazten direlarik:

Kiroldegia

  • Spinning
  • Total training
  • Tonifikazioa
  • Zumba
  • 3.adina
  • Fitness aholkularitza

Izena emateko azken eguna: irailak 20

Ikasturtearen hasiera eta amaiera: urriak 5 – ekainak 18

Izena emateko modua:

  • Kiroldegian: astelehenetik ostiralera 8:30-22:00 / Larunbatak 9:00-21:00 / Igandeak 9:00-21:00
  • 943 00 83 28 telefono zenbakira deituta
  • kirol@urnieta.eus helbidera idatzita
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!