Adineko askoren aisialdia betetzen du Denda Berri elkarteak. Koronabirusaren eraginez jarduera eten egin behar izan bazuten ere, urrian hasita ekitaldiak antolatzen hasiko dira.
Urriak 5, astelehena
16:00-17:30 Sevillanak, dantza saioa.
Urriak 6, asteartea
Euskara ikastaroa. Ordutegia zehazteko dago.
Urriak 7, asteazkena
16:00-17:30 Lehen txandako Memoria.
17:30-19:00 Bigarren txandako Memoria.
Urriak 8, osteguna
09:30 Bide osasungarriak.
Urriak 9, ostirala
17:30-18:30 Zumba saioa.
Bestalde, karta-jokoetarako protokolo zorrotza bete beharko dela ohartarazi dute.