2020/11/13 - 2020/11/15 09:00

Ikuskizuna

Azaroaren 13 eta 15ean Urnietan egingo diren ekitaldi kulturalak

Azaroaren 13 eta 15ean Urnietan egingo diren ekitaldi kulturalak
Urnieta

Ipuin kontalaria: Marisa Tabernero

  • Eguna: azaroak 13
  • Ordua: 17:30
  • Lekua: Lekaio
  • Prezioa: Doan
  • Hizkuntza: euskara
  • Antolatzailea: Udala
  • Sinopsia: Urnietako udal liburutegiak, irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin, etxeko txikienentzako ipuin kontaketa saioak antolatu ditu. Saioa lau urtetik gorako haurrei zuzendua egongo da.

Antzerkia: Sisiforen paperak – Ttanttaka

  • Eguna: azaroak 15
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe
  • Prezioa: 5 euro
  • Hizkuntza: euskara
  • Antolatzailea: Udala
  • Sinopsia: Ez da harritzekoa kazetariak bokazioaren zerbitzura egotea, lan ezinezkoa baita haiena: idazkera zehatzaren eta gertaeren egiaren alde setatzen dira erredakzioan, prekarietatearen eta etsipenaren kontra erlojupean borrokan. Bitartean, botereak hariak mugitzen ditu informazioa kontrolatzeko. Ikertu eta galderak egitea da kazetariaren zeregina; zer gertatuko litzateke, ordea, galdekatua dena kazetaria bera balitz?
  • “Egunkaria kasuan” libreki inspiratutako lana, kazetaritzari egindako omenaldia da
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!