4 bonu-sorta
5 euroko eta 10 euroko formatuetan aurkezten diren bonuak azaroaren 30era arte erabil daitezke, eta, beraz, oraindik erosi ez dituzten herritarrek oraindik badute parte hartzeko aukera. Dagoeneko 2 bonu-sorta erosi dituztenek beste 2 erosi ditzaketela beren izenean. Lote bat erosi dutenek 3 gehiago erosi ahal izango dituzte, eta bat bera ere erosi ez dutenek 4.
Aurretiko hitzordua derrigorrezkoa
Aurretiko hitzorduak ezinbestekoa izaten jarraitzen du, eta hiru aukera daude eskatzeko:
- Webgunea: www.urnieta.eus
- APP: mugikorraren bitartez
- 688 720 742 telefonora deituta
Bonuak erostera joandakoan nortasun agiria eta kreditu txartela eraman beharko dira derrigorrean. Lehenengoa Urnietan erroldatuta dagoela eta 18 urte baino gehiago dituela egiaztatzeko, eta bigarrena berriz, ordainketa egiteko, Covid 19a dela eta segurtasun neurri gisa.
Erosketak gutxienez bonuaren balioa izan behar du
Erabilerari dagokionez, erosketaren zenbatekoak bonuaren balioaren berdina edo handiagoa izan beharko du, erosketaren zenbatekoa bonuaren zenbatekoa baino txikiagoa bada, aldea ez baita itzuliko. Hau da, bonu bakoitza erosketa bakoitzean agortu beharko da.