Bonoen salmentak aurrera darrai

Aiurri 2020ko urr. 12a, 09:07

Herritar bakoitzak lau bono erosteko aukera izango du, kanpainan parte hartzea erabaki duten 57 merkatalgunetan.

Herri barruko kontsumoa areagotzeko egitasmoak aurrera darrai. Bonoen erabilera azaroaren 30era bitarte izango da, eta Udalak xehetasun berria eman nahi izan du: ”Bonoen erabilerari dagokionez, erosketaren zenbatekoak bonuaren balioaren berdina edo handiagoa izan beharko du, erosketaren zenbatekoa bonuaren zenbatekoa baino txikiagoa bada, aldea ez baita itzuliko. Hau da, bonu bakoitza erosketa bakoitzean agortu beharko da”.

Bono bakoitzarekin, 20 euro ordainduta 30 gastatu ahal izango dira.

Bonuen salmenta

Sarobeko bulegoan soilik eskaintzen ari dira. Hiru aukera daude hitzordua eskatzeko:

  • Webgunea: www.urnieta.eus.
  • APP: mugikorraren bitartez.
  • Telefonoa: 688 720 742.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!