Aginte-makila hartuta, alkate kargua hartzea "ardura handia" dela aitortu du. Eskertza adierazi die bere alderdiko zinegotziei: "Eskerrak eman nahi dizkiet Udal taldeari. Alkatetza hartzea erronka handia da baina zuei esker babesa eta indarra sentitzen dut aurretik ditugun proiektu garrantzitsuak aurrera eramateko". Adierazpen berean atea zabalik duela adierazi die oposizioko kideei: "Gu beti prest gaude zuei entzuteko".
EHBilduk eta PSE-EEk kezka agertu dute, alkate berriak orain arteko estilo berberari eutsiko diola adierazi ostean. Opozirioari errespetu faltarekin jokatzea leporatu diote Udal gobernuari. Seguradok esku zabalik ekingo diola agintaldiari erantzun die.
Kontakizuna egin duzu Twitter bidez:
#Urnieta Alkatetzako lekuko aldaketa gauzatzen ari da Urnietako Udalean pic.twitter.com/ThDGiuTtp1
— Aiurri hedabideak (@Aiurri) October 13, 2020
#Urnieta Mikel Pagolak Jorge Seguradori eman dio aginte makila, Urnietako alkate izan dadin gaurtik aurrera. pic.twitter.com/PISQcF30aG
— Aiurri hedabideak (@Aiurri) October 13, 2020
#Urnieta Jorge Seguradoren lehen hitzak alkatetzan pic.twitter.com/rvlTHNH04K
— Aiurri hedabideak (@Aiurri) October 13, 2020
#Urnieta EHBilduk eta PSE-EEk kezka agertu dute alkate berriak orain arteko estilo berberari eutsiko diola adierazi ostean. Opozirioari errespetu faltarekin jokatzea leporatu diote Udal gobernuari. Seguradok esku zabalik ekingo diola agintaldiari erantzun die.
— Aiurri hedabideak (@Aiurri) October 13, 2020