Covid19 | Datuak egunez egun

1.377 PCR proba egin dituzte Urnietan, azken bi egunetan

Jon Ander Ubeda 2020ko urr. 24a, 10:46

Ostegunean 481 egin zituzten, eta ostiralean 896 gehiago. Larunbat honetakoa probak egiteko azken eguna izango da, eta Urnietako Udalak  parte hartzearen garrantzia azpimarratu du. Hitzordurik ez duen 13-40 urte arteko herritarren batek proba egitera joan nahiko balu 8:30etik 13:00etara udal frontoira azaltzeko eta proba egiteko aukera izango du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!