Covid19 | Datuak egunez egun

Udaltzaingoaren presentzia areagotuko du Urnietako Udalak

Aiurri 2020ko urr. 24a, 14:24

Udaltzaingoaren presentzia areagotu duela iragarri du Urnietako Udalak, txanda bakoitzean dagoen udaltzain kopurua bikoiztuz. Horrez gain, herriko ostalariei gutun bana helarazi dietela zehaztu du, “neurri berriak jakinaraziz eta laguntza eskainiz”. Neurri horiekin guztiekin eta herritarren jarrera egoki batekin egoera hobetzea espero du Udalak.

Astearen hasieran hartutako neurriak datorren azaroaren 1a bitarte luzatuko dira, beraz beste aste batez kultur, kirol eta gizarte mailako Udalaren eskumeneko jarduerak eten egingo dira.

Gaur gauzaturiko 190 PCR probekin 1.567 egin dira orotara egun hauetan Urnietan. Seguradok udal-langileek eta, bereziki, Osakidetzako langileek egun hauetan egindako lana eskertu nahi izan du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!