Nahikari Garciak laugarren gola sartu zuen neurketa erabakita uzteko

Aiurri 2020ko aza. 5a, 12:17

Nahikari Garciak gola sartu zuen lesio baten ondorioz denboraldi batean geldirik egon ostean. Laugarren puntua eskuratu zuen talde zuri-urdinarentzat. Gol festa eta garaipena, txapelketan aurrera egiteko.

Realak garaipenaren bidea berreskuratu du atzo arratsaldean Badajozen Santa Teresa CD taldeari irabazita. Txuri urdinen lehen denbora bikaina izan da. Nerea, Gemma eta Maitaneren erremate etengabeak eta abagune argiak baliatu dituzte. Jokoaren ordu erdia bete baino lehen Barbarak aurretik jarri zuen taldea. Minutu batzuk geroago, Nuria Mendozak gola sartu zuen.

Talde donostiarrak ez zuen erritmoa jaitsi eta aurkariaren gunean min egiten jarraitu zuen. Leire Bañosek eremu barrutik egindako jaurtiketa batekin partida erabakita utzi zuen. Eta Nahikarik, pasa den larunbatean zelaietara itzuli ostean, laugarren eta azken gola sartu zuen.

Denboraldiko hirugarren garaipena, hain zuzen ere, txuri urdinak hirugarren postuan jartzeko. Igande honetan, Zubietara itzuliko dira, eta Granadilla UD taldearen aurka jokatuko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!