‘Ni ere ostalaria naiz’ ekimena abiatu dute Urnietako merkatariek

Aiurri 2020ko aza. 17a, 10:59
©xatakaciencia

Hainbat produktu emango dituzte musu truk, eta 37 sari banatuko dituzte Gabonetako loteriarekin; zozketarako txartelak salgai daude jada.

Urnietako merkatariek ekimen polita abiatu dute, tabernak ireki ezin dituzten ostalariei laguntzeko. Herriko 42 komertziok hainbat produktu emango dituzte musu truk, eta herritar orok horiek eskuratzeko aukera izango du, pauso bakarrean: zozketak erosita. Zozketak salgai daude dagoeneko irekita dauden herriko dendetan, euro baten truke. Gabonetako loteriarekin batera zozketatuko dira produktu guztiak, eta sariren bat lortzeko aukera handia da, 37 sari banatuko baitira. Merkatariek deia egin diete herritarrei, zozketan parte hartzeko, ostalariak laguntza ekonomikoaren premian baitaude, euren tabernak ireki ezinda.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!