Euskaraldia

"Hizkuntza batek jendea behar du bizitzeko"

Aiurri 2020ko aza. 25a, 09:00

"Bizpahiru urte barru ahobizi izango naiz"

Ana Pozas, belarriprest

Pasa den Euskaraldian parte hartu zenuen? Zein rol aukeratu zenuen?

Pasa den Euskaraldian ere parte hartu nuen, belarriprest gisa. Orain gehiago hitz egiteko gai naiz, baina uste dut ez dudala ondo menderatzen. Beraz, belarriprest roletik arituko naiz. Horrelako ekimenekin gehiago saiatzen naiz  euskaraz hitz egiten, telebista ikusten… Apur bat lotsa galtzen da eta animatzen zara euskara erabiltzera.

Aurtengo egoera ikusirik, jendeak berdin-berdin parte hartukoal du?

Espero dut baietz. Gauza pila gertatu dira aurten,  baina Euskaraldia zerbait ezberdina eta polita da.

Aurtengo berrikuntza nagusia ariguneak dira, zer diozu?

Jende gehiago batzen da eta praktika handiagoa da. Hizkuntza batek jendea behar du bizitzeko.

Euskaraldiak, gerora begira, hizkuntza ohituretan eragina izan dezakeela uste al duzu?

Uste dut baietz, niri laguntzen dit euskaraz hitz egitera saiatzen.

Belarriprest bigarren mailako rol gisa hartu izan da, gehienek ahobizi rolean hartzen dute parte. Zer diozu?

Aurrekoan  lagun batek esan zidan ea aurten ahobizi izan behar nintzen, baina nahiago dut belarriprest izan. Horrela, jendeak badaki oraindik ez dudala euskaraz ondo hitz egiten. ahobizi rola euskaraz ondo aritzen den jendearekin lotzen dut, baina nik oraindik ez dut guztiz menderatzen. Euskaraz ikasten ari naizela abisatzen diot jendeari, baina adierazteko gai banaiz euskaraz hitz egiten dut. Batzuetan gaztelaniara jotzen dut hobeto azaltzeko. 
Hala ere, bizpahiru urte barru ahobizi izango naiz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!