Covid19 | Datuak egunez egun

Urnieta eremu gorritik irtetear da

Aiurri 2020ko aza. 18a, 14:13

Datozen orduetan Urnietak egoera epidemiologiko gorria bazterrean utziko du, intzidentzia tasa 500etik behera jaisteko zorian dagoelako. Azken hiru asteetako datuak ikustea besterik ez dago. Hobekuntza oso nabarmena izan da.

Positiboak, intzidentzia metatu eta ID tasa. Azken horrek 14 eguneko intzidentzia duela astebetekoarekin alderatzen du. Hiru aldagai ezberdinak hiru astez jarrain azter ditzagun:

Azaroak 11-17:

  • 6 kasu positibo.
  • Intzidentzia tasa metatua: 533,12.
  • ID: 0,32.

Azaroak 4-10:

  • 27 kasu positibo.
  • Intzidentzia tasa metatua: 1647,82.
  • ID: 0,59.

Urriak 28-Azaroak 3:

  • 75 kasu positibo.
  • Intzidentzia tasa metatua: 2778,68.
  • ID: 1,20.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!