Larunbatean, esaterako, Izaki Gardenak taldea egongo da Sarobe arte eszenikoen gunean, Poxta Zahar elkatearen eskutik. "Dena oskol" biraren amaierara iritsi da talde gasteiztarra, eta Urnietan egingo dute geldialdia. Horrez gain, bi kantaz osatutako single-a atera berri dute binilo diskoan: "Oasia/Gorputz-adar mamua". Hona hemen kontzertuaren nondik norakoak:
- Eguna: azaroak 21
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe
- Sarrerak: eskuragai jarri ziren egun berean AGORTUTA
- Hizkuntza: euskara
Horrez gain, antzerkiaz gozatu nahi duen orok ere badu galdu ezin duen hitzordua: "Juana la loca" obra izango da Saroben ikusgai, Urnietako Udalak antolatuta. "Histrion teatro" konpainiak egindako antzezlana da, eta Gaztelako Juana I erreginaren bizitza du hizpide. 500 bat urte egingo du atzera ikusleak, XVI. mendera, hain zuzen. Hona hemen hitzorduaren gaineko zehaztasunak:
- Eguna: azaroak 29
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe
- Sarrerak: 5 euroan. Hilaren 18tik aurrera eskuragai
- Hizkuntza: gaztelania