Covid19 | Datuak egunez egun

Urriaren hasierako egoera epidemiologikora itzuli da Urnieta

Jon Ander Ubeda 2020ko aza. 20a, 12:50

Urriaren 9ko egoera epidemiologikora itzuli da Urnieta, egun hartan 468,50eko intzidentzia tasa metatua baitzuen. Hobexeago dago gaurkoan, duela hilabete eta erdiko ID tasa nabarmen handiagoa zelako.

Zuhur jokatu behar bada ere, azaroan zehar Urnietako egoera epidemiologikoa nabarmen jaitsi da.

Hurrengo erronka argia da: Intzidentzia tasa eta ID tasa askoz maila apalagora jaistea.

Intzidentzia tasa metatuak 14 eguneko joera erakusten du, eta Urnietako alarma gorria gainetik kentzea asko kosta da. Baita ID tasaren jaitsiera ere. ID tasak aurreko asteko intzidentzia tasaren alderaketa egiten du, eta joera ikusteko oso baliagarria da. 1etik gora dagoenean udalerri horren egoera epidemiologikoa zabaltzen ari dela ondoriozta daiteke. Egun hauetan 0tik gertuago dago, eta horrek esan nahi du astez-aste egoera kontrolpean dagoela.

Intzidentzia tasa metatua eta ID tasa Urnietan, azken asteetan:

  • Urriak 9: 468,50 | ID tasa: 1,38
  • Urriak 13: 516,96 | ID tasa: 1,23
  • Urriak 20: 953,15 | ID tasa: 1,23
  • Urriak 22: 1357,09 | ID tasa: 1,39
  • Urriak 23: 1615,51 | ID tasa: 2,70
  • Urriak 26: 2294,02 | ID tasa: 3,09
  • Urriak 27: 2336,33 | ID tasa: 2,44
  • Urriak 28: 2520,19 | ID tasa: 2,33
  • Urriak 29: 2697,90 | ID tasa: 1,99
  • Urriak 30: 2294,83 | ID tasa: 1,73
  • Azaroak 02: 2988,69 | ID tasa: 1,30
  • Azaroak 03: 2843,30 | ID tasa: 1,22
  • Azaroak 06: 2407,11 | ID tasa: 0,86
  • Azaroak 13: 1243,94 | ID tasa: 0,52
  • Azaroak 20: 484,65 | ID tasa: 0,39

Datuetan ikusten denez, intzidentzia tasa metatuak goia jo zuen azaroaren 2an eta 3an. Baina horren iragarpen modukoa izan zen aurreko asteko ID tasa. Urriaren 26an, esaterako, 3,09koa zen. Oso datu kezkagarria da hori.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!