Dirudienez kirola egiteko eta mendira joateko joera nabarmen handitu da neurri berriak ezarri zirenetik; gauzak horrela, jende ugari ari da inguruko mendi eta naturguneetara joaten. Andoaindar bat Aiurrirekin kontaktuan jarri da larunbatean Adarran jendetza ikusi zutela eta hurrengo egunean guztia zaborrez beteta zegoela esanez. Horrez gain, lurretik musukoak, poltsak eta plastikozko botilak aurkitu zituztela salatu dute.
2020 urr 12 Andoain