Urnietako egutegia osatzeko argazki-lehiaketa deitu dute

Aiurri 2020ko aza. 26a, 10:27

Urnietako Udalak herritarrek egindako argazkiekin argitaratu nahi du 2021eko egutegia.

Aurtengo Udal egutegian aldaketa nabarmena izango da. Egutegiko argazkiak aukeratzeko lehiaketa antolatu du Urnietako Udalak, "azaleko irudia eta hilabete bakoitzerako erabiliko diren argazkiak aukeratzeko". Lehen edizio honetan gaia "Urnieta" izango da. Udalak argazkizaleei gogoko duten herriko txoko horri argazkia atera eta lehiaketara aurkezteko dei egiten die: "2021.urteko egutegian Urnietako txokorik maitatuenak ezagutarazi nahi dira, esanahi berezia dutenak edota zirrararen bat sorrarazten digutenak. Horregatik, aurtengo gaia Urnieta da. Egilearen emozioak, esperientziak, bizipenak, historia eta leku jakin horrekin daukan lotura afektiboa argazkiaren ardatz izango dira eta azken emaitzan islatuko dira". Udalak, denera, 13 argazki aukeratuko ditu.

Oinarriak

  • Kokapena: Argazkiek Urnietan kokatuak izan behar dute. Argazki bakoitzaren kokapen zehatza adierazi beharko da.
  • Izenburua: Argazki bakoitzak izenburu bat izan beharko du.
  • Epea: Abenduaren 4a izango da argazkiak aurkezteko azken eguna.
  • 5 aukera: Gehienez 5 argazki aurkez daitezke.

Aurkezteko bi modu

Presentzialki: Lekaion, astelehenetik ostiralera. Ordutegia: 09:00-13:00 eta 16:00 -18:00. Ostegun eta ostiral arratsaldez itxita.

Wetransfer bidez: kultura@urnieta.eus e-postara idatziz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!