Abenduaren 10era bitarte dute itxi behar izan duten ostalariek diru-laguntzak eskatzeko aukera

Aiurri 2020ko aza. 27a, 10:42

Urnietako Udalak diru-laguntzak ipini ditu martxan, itxi behar izan duten Urnietako tabernei, jatetxeei eta ostatuei laguntzeko asmoz;  abenduaren 10era bitarteko epea izango dute diru-laguntzen eskaera egiteko. 

Orotara, 45.000 euroko partida bideratuko du Urnietako Udalak. Hala, 1.000 eurorainoko zenbateko finkoa emango du establezimendu bakoitzeko. Horretarako, onuradunek baldintza batzuk bete beharko dituzte, laguntzen oinarrietan zehazten direnak (Udalaren webgunean ikusgai). Horietan, halaber, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta onuradunek bete beharko dituzten irizpideak zehazten dira, besteak beste.

Eskabideak aurkezteko bi aukera daude. Batetik, Urnietako Udalaren erregistro elektronikoan egin daiteke; bestetik, Bertan herritarrentzako arreta-zerbitzuan.

Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak

Eussko Jaurlaritzak ere diru laguntzak ipini ditu, merkatarien sektoreari butzada emateko asmoz. Establezimendu bakoitzak 3.000 eta 4.000 euro artean jasoko ditu, langile kopuruaren arabera. Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak eskatzeko epea ere abenduaren 10ean amaituko da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!