Antzerkia eta bakarrizketa Urnietako Euskaraldian

Aiurri 2020ko aza. 27a, 11:41

Euskaraldiaren ekuatorera iritsi gara jada. Hizkuntza-ohiturak aldatzea ez ezik, euskara sustatzeko ahalegina egitea du helburu Euskaraldiak. Hori dela eta, antzerkia eta bakarrizketa oinarri dituzten bi ikuskizun izango dira Urnietan.

Lehena, hilaren 29an, igandean, izango da, eguerdiko 12:00etan: "Tsunami Euskaraldia" antzezlana. Jose Mari Berasategik zuzenduriko lana da, eta Besarroetan parkean izango da. Baina euria eginez gero, Egape Ikastolako aterpean egingo da. Orotara, 50 ikuslek izango dute obraz gozatzeko aukera. 

  • Eguna: azaroak 29
  • Ordua: 12:00
  • Lekua: Berrasoetako parkea (eguraldi txarra eginez gero Egape ikastolako
    frontoian).
  • Sarrera: doan, momentuan bertan edukiera bete arte.

Bigarren hitzordua, aldiz, astelehenan izango da, hilaren 30ean, hain zuzen. Xabier Artiedak "Txor-Txor" bakarrizketa umoretsua emango du Euskaraldia ardatz hartuta. 40 pertsonentzako edukiera izango da.

  • Eguna: azaroak 30
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Lekaion kultur etxea
  • Sarrera: doan. Gonbidapenak 18:00etatik aurrera Lekaioko sarreran.

Komeni da interesa duen oro denborarekin joatea, sarreran jende pilaketak ekidin aldera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!