Eskubaloiko gizonezkoen senior taldeak ezin izan du garaipena eskuratu denboraldiko lehen partidan

Aiurri 2021ko urt. 19a, 12:54

Urnieta Artola Harategia taldeak partida kaskarra jokatu zuen Escolapios bizkaitarren aurka, 19-29 emaitzarekin. Lehen 20 minutuetan soilik mantendu ziren tinko urnietarrak. Partidak aurrera egin ahala, aurkariak gailentzen hasi ziren.

Urnietarrek defentsa ahula erakutsi zuen arren, etxekoen erasoa geldiaraztea lortu zuten, baina arazo asko eduki zituzten bizkaitarren defentsa gainditzeko. Gainera, golari begira ez zuten asmatu. Hori guztia kontuan hartuta, atsedenaldira 9-13 markagailuarekin iritsi ziren UKEkoak. Atsedenaldiaren ostean, urnietarrek erasoan hobera egin zuten, baina aurkariek defentsa sendoa erakutsi zuten, beraz, gipuzkoarrek ezin izan zuten min handirik egin. 

Amaierara arte lanean jarraitu zuten, baina ez zire gai izan bizkaitarrak gainditzeko. Azkenean 10 goleko aldearekin amaitu zen norgehiagoka. Hasiera kaskarra denboraldiko lehen norgehiagokan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!