Luzatu egin dira Urnietako kiroldegiko ordutegiak

Aiurri 2021ko ots. 17a, 09:25

Urnietako kiroldegiak herritarrei bermatutako zerbitzua luzatuko du hilaren 17tik aurrera. Hala, aipatutako egunetik hasita irekita egongo da 8:00etatik 14:00etara eta 14:30etatik 21:00etara. Asteburuko ordutegiari dagokienez, berriz, larunbatekoa zabaldu egingo da eta igandekoa mantendu.

Honako hauek izango dira otsailaren 17tik aurrerako ordutegiak:

  • Astelehena – ostirala: 8:00-14:00 / 14:30-21:00
  • Larunbatak: 9:00-14:00 / 14:30-21:00
  • Igandeak: 9:00-14:00

Garbiketa eta desinfekzioa

Ordu-eskaintza zabaltzeak ez du eraginik izango garbiketa eta desinfekzio lanetan, orain arteko maiztasun berarekin egingo baitira, eraikin osoan higiene baldintza egokiak bermatu aldera. Horretaz gain, babes-neurri guztiek indarrean jarraituko dute eta zorrotz bete beharko dira: musukoa jantzita eduki behar da uneoro, eskuak garbitu behar dira, baita erabilitako makinak ere. Horrez gain, nork bere toaila eraman behar du etxetik. 

Bestalde, aldez aurreko hitzorduak ezinbestekoa izaten jarraituko du, eta, horretarako, Udalaren APP-a eta webgunea erabiltzeko aukera dute urnietarrek. Telefono zenbaki honetara ere deitu ahal izango da: 943 00 83 28.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!