Covid19 | Datuak egunez egun

Bigarren eta hirugarren olatuaren ostean

Jon Ander Ubeda 2021ko ots. 19a, 20:00
©UrkoVallejo

Olatu bana altxa den bakoitzeko alarma gorria piztu da udalerrietan. Urnietan, esaterako, azken lau hilabeteetako kutsakortasuna bataz bestekoaren gainetik egon da. Alegia, pandemiak beste tokitan baina eragin handiagoa izan duela.

Otsailaren 16ra bitarteko datuak metatuta, hauxe da pandemiak utzitako datu nagusiak:

  • Urnieta: 504 kasu, biztanlegoaren %8,12a.
  • Gipuzkoa: 49.261 kasu, biztanlegoaren %6,84a.
  • EAE: 148.175 kasu, biztanlegoaren %6,74a.
  • Andoain: 981 kasu; biztanlegoaren %6,55a.

Azken egunotako adierazle guztien arabera, COVID-19 izurritearen hirugarren olatuaren eragina murrizten hasi da. Egoera kezkaz bizi dutenentzat, datuei begira jartzea eguneroko jarduna bilakatu da. Urnietan pandemiak eragin handiagoa izan du. Eta, bereziki, nabarmen egin zuen gora iazko azaroan. Urko Vallejok egindako grafikoan oso argi geratzen da, kutsatzeak noiz jo zuen goia: 2020ko urriaren amaieran eta azaroaren hasieran.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!