M8 - 2021

"Mafalda" marrazketa-tailerra haurrentzat, Ainara Azpiazu "Axpi" artistaren gidaritzapean

Aiurri 2021ko mar. 2a, 09:12

Martxoaren 8aren harira, Ainara Azpiazu "Axpi" komikigile eta marrazkilari profesionalak "Mafalda" tailerra zuzenduko du martxoaren 6an Urnietako Lekaio kultur etxean. 10 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduriko marrazketa-tailerra da, eta goizeko 11:30ean emango zaio hasiera.  

Nork bere tira komikoa sortzea du xede hitzorduak. Eta, horretarako, pertsonaia bat aukeratu beharko dute haurrek, hori protagonista bihurtzeko. Hala ere, nahi besteko pertsonaia uztartu ahalko dira istorioa osatzeko. Rol femeninotik urrun kokatutako ikonoa da Mafalda, gizarteko hamaika auzirekin kritikoa. Horregatik, Martxoak 8 egunaren bueltan, marrazki bidez, berdintasunaren gaineko gogoeta egiteko aukera luzatuko die "Axpik" herriko haurrei.  Tailerrean, pertsonaia bat ondu, mugimenduan ipini eta horrekin gidoi propio bat egingo da. 

Izen-ematea

Tailerrean parte hartzeko interesa dutenek martxoaren 1etik 5era dute izena emateko
aukera. Horretarako bi aukera dituzte:

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!