M8 - 2021

Kalera aterako dira gaur urnietarrak, "dena aldatzeko sistema arrakalatzeko"

Aiurri 2021ko mar. 8a, 09:40

Martxoaren 8aren harira, mobilizatzeko deia egin dute hainbat urnietarrek. Hala, manifestazioa izango da gaur, arratseko 17:30ean, San Juan plazatik abiatuta.  Urnietari itzulia emango diote, eta herriko kale eta plazak hartuko dituzte "Dena aldatu, sistema arrakalatu" lemapean. Kazerolen soinuaz egingo dituzte aldarrikapenak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!