Pilota mundua

Aitor Aldunderrik Gipuzkoako banakako txapelketako finalerdia jokatzeko txartela eskuratu du

Aiurri 2021ko mar. 22a, 09:37

Asteburu gazi-gozoa urnietar pilotarientzat. Aldunderrik partida aise irabazi zuen, baina Loitegik ezin izan zuen erremontean garaipena eskuratu.

Aldunderrik maila bikaina erakutsi zuen Irurako trinketeko frontoian, Iñarra oiartzuarrari irabazi ostean (40-11). Fisikoki nabarmen gailendu zuen aurkaria. 

Loitegik eta Goikoetxeak ezin izan zuten garaipen eskuratu Ibarguren-Akuxi bikotearen aurka (40-34). Maila ona erakutsi zuten, baina aurkariak gehiago izan ziren. Hala ere, finalerdietara igarotzea lortu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!