"Jende asko ari da hurbiltzen Altzarien azokara"

Aiurri 2021ko mar. 25a, 09:27

Altzarien azoka antolatu dute, martxoaren 28ra bitarte. Goizez eta arratsaldez zabalik izango da negozioa, eta igandean goizeko 10:00etatik 14:00ak arte. Marisa Iturbek azokari buruzko argibideak eskaini ditu.

Altzarien azokan zer da bezeroak bilatu ohi duena?

Denetik. Etxeko altzariak berritu nahi izaten dituztenak dira, sukaldea aldatu nahi dutenak. Sofaren bila dabiltzanak ere badira. Gauza handienetik txikienera, zerbait erosteko asmoa dutenak hurbiltzen dira.

Urtean behin egiten duzue azoka. Arrakasta duen seinale delako?

Erakusleihoan genuena prezio onean atera ohi dugu, eta horrela eskaintza berritzeko aukera izaten dugu. Bezero batzuk ohitura hartu dute, eta galdezka aritzen dira. Bezeroaren Astea noiz iritsiko zain izaten dira.

Aurtengoan zer nabarmenduko zenuke, eskaintza osotik?

Sukalde bat lakatua dugu, zuria. Oso sukalde ona da, eta hori da eskaintza nagusia. Bi sala baditugu, eta bat dagoeneko saldu da. Gazteei begira, logela saldu dugu, eta bi logela gehiago eta bizpahiru sofa aukera onean eskaintzen ari gara.

Familian bisitan joateko baldintzak daude, pandemia garai honetan?

Denda handia dugu, 650 metro karratukoa. Prebentzio neurriak betetzeko adina espazioa dugu, beraz, alde horretatik lasaitasun mezua zabaldu nahiko nieke bezeroei. Etor daitezela, lasai.

Krisia edo pandemia garaia nabaritzen duzue bezeroen artean?

Krisiaren eragina ez gara nozitzen hasi, oraindik. Pentsatzen dugu, beharbada, aurrerago nabaritu litekeela. Une honetan jendeak denbora gehiago ematen du etxean, eta etxea eroso, polit eta gustukoa jarri nahi dutela ikusten ari gara. Etxe barruan diru gehiago inbertitzen ari dira.

Beharbada, egoera zaila delako, azoka bereziak ohikoan baino bezero gehiago erakarri ditzake?

Aurten, egoera berezi honetan, gure zalantzak genituen. Ez genekien nola joango zen aurtengoa, baina, lehen bi egunetan, aurreko urteotan baino jende gehiago mugitzen ari da. Pozik gaude, eguraldiak ere laguntzen duelako. Gustura gaude, jende asko hurbiltzen ari delako.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!