Urnietarren babesa sentitu du Realak

Aiurri 2021ko mar. 25a, 13:42

Covid 19ak baldintzatutako egungo egoerak ezinezko egiten du zale gipuzkoarren presentzia Sevillan. Hori dela eta, Realak "Gurekin" kanpaina prestatu du, Gipuzkoa osoa Realarekin egoteko finalaren egunean.

Kanpaina horrekin, Gipuzkoako udalerri guztietako banderak eramango dituzte Sevillara eta Urnietak bat egin du ekimenarekin. Herriko bandera jasotzeko, Realaren autobus ofiziala herrira hurbildu da gaur goizean, eta bertan egin dute bandera trukea. Ekitaldian parte hartu dute, besteak beste, Jorge Segurado Urnietako alkateak, udaleko ordezkariek, Joseba Ibarburu Realeko presidenteordeak eta Mikel Loinaz eta Aitor Lopez Rekarte txuri-urdinen jokalari ohiek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!