Gizonezkoen senior taldeak norgehiagoka garrantzitsua galdu zuen Gure Auzuneren aurka

Aiurri 2021ko api. 20a, 09:47
Eneko Urruzola, Urnieta Artola Harategiko jokalaria

Jubeniletako hiru taldeek garaipen garrantzitsuak eskuratu zituzten asteburuan. Emakumezkoen senior taldeak ezusteko berdinketa lortu zuten Munttarpe taldearen aurka. Azkenik, gizonezkoen senior taldeak ezin izan zuen garaipena eskuratu Gure Auzuneren aurka, beraz, mailari eusteko lanean jarraitu beharko dute. 

Urnieta Artola Harategiak partida garrantzitsua galdu zuen Gure Auzune taldearen aurka (24-20). Urnietarrak mailari eusteko lanean ari dira; asteburuko partida galduta, datorren partida irabazi beharko dute. Ez hori bakarrik, sailkapenean aldaketa asko egon daitezkela beste taldeen emaitzen arabera. Beraz, zenbait faktoreren arabera, emaitza ezberdinak sor daitezke.

Urnieta Quel Abogados taldeak bizi eta defentsa sendoarekin hasi zuen norgehiagoka; baina partidak aurrera egin ahala, bi taldeen lehia parekatzen hasi zen. Oro har, gol gutxiko partida izan zen eta puntuak Munttarperekin banatu behar izan zituzten (20-20). Puntu hauen bitartez, lidergotzari eutsi diote urnietarrek.

Jubenil mailako taldeentzat, berriz, asteburu biribila izan da. Jokatutako partida guztiak irabazi dituzte. Emakumezkoen jubenil taldeak 7 goleko aldeagatik irabazi zuen asteburuan (20-27). Gizonezkoen Urnieta guria Jatetxeak norgehiagoka berdindua jokatu zuen ostegunean. Azken mementoan aurkarien gainetik jauzi egin zuen graiapena eskuratzeko (33-30). Larunbatean beste partidu bat jokatu eta berriro ere irabazi egin zuten (19-29). Taldeko lehen postuan jarraitzen dute urnietarrek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!