Apirilaren 25ean izango da Antia literatur lehiaketaren sari-banaketa

Aiurri 2021ko api. 21a, 09:45

On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketaren XXVII. edizioko sari-banaketa ekitaldia apirilaren 25ean izango da, Sarobe arte eszenikoen gunean, eguerdiko 12:00etan. 

Ekitaldia Lorea Intxaustik aurkeztuko du, eta musika eta dantza ikuskizunez girotuta egongo da. Musikari dagokionez, Ana Belen Garcia, Thierry Biscary eta Mixel Ducauren doinuak entzuteko aukera izango da. Dantzariak, berriz, Aukeran Dantza Konpainiakoak izango dira.

Ekitaldia zuzenean jarraitu nahi dutenek gongidapenak eskura ditzakete Sarobeko bulegoetan apirilaren 20tik aurrera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!